CHEKERE
TRESNA EGITEKO ERABILI DUGUN MATERIALA:
- Puxika bat
- Egunkariko orriak
- Komuneko paperaren kartoizko
zilindroa
- Pita
- Lepokoak egiteko koloretako aleak
- Goma bat
- Pintura marroia eta horia
- Pintzelak
- Kola txuria
- Ura
- Kristalezko pote bat
- Guraizeak
- Zeloa
JARRAITUTAKO PROZESUA
1.- Gure
lanarekin hasteko, puxika hartu eta puztu egin dugu lortu nahi dugun tresnaren
tamainan. Ondoren, korapiloa egiten diogu haizea ihes ez egiteko eta alde
honetatik kartoizko zilindroa itsatsi egin diogu, gure tresnaren heldulekua
izan dadin.
2.- Kristalezko
pote batean, ura eta kola nahastu ditugu proportzio antzekoetan, ez urtuegi
ezta lodiegi ere ez gelditzeko. Nahaste honetan egunkari paperaren zati txikiak
busti ditugu eta globoan itsatsi ditugu, globo osoa eta kartoizko zilindroa
erabat estalita egon arte. Ondoren, lehortzen utzi dugu.
3.- Pintura marroia eta horia nahastuz gure tresnaren
kolore egokia lortu dugu, hau da, marroi argia eta puxika gainean egindako
pasta gogorrean aplikatu dugu, alde guztietako ondo margotuta gelditu arte.

4.- Goma bat hartu dugu eta pitazko hariak lotu dizkiogu. Pita hauetan koloretako aleak kolokatu ditugu korapiloen bidez.
Pita guztiak prest egon direnean, goma zilindrotik sartu
dugu eta pita guztiak jaso ditugu globoaren goiko partean, zelo eta kolarekin,
sare baten antzeko eran.
Listo! Prest dago
gure Chekere-a!
BENETAKO CHEKEREA
GUK EGINDAKO CHEKEREA
Eta orain disfrutatzera...
Irene Soliño Pedrera






No hay comentarios:
Publicar un comentario