2013/02/12

ABDESSADEK CHEKARA maisua.


1.      ZEIN MUSIKA MOTA DA?
AL- ALA andalusi musika eta Morokoko musika popularra, olerki-kantatua.

2.      ZEIN MUSIKA TRESNAK JOTZEN DITUZTE?
Biolinarekin (kemanya) batera, ud (laud arabiarra), nay (kainaberazko txirula), kanun (zitara arabiarra) eta arabiar musikan ohikoak diren derbuka, riq eta bendirra. Nik txelo bat ikusten dut ere.
Beraz haize, soka eta perkusio musika-tresnak knbinatuz konposaketa bereziak lortzen ditu.

3.      GAUR EGUN NON JOTZEN DA MUSIKA HAU?
Afrikako ipar-aldean eta Espainiako Andaluzian ere arrakasta handia du. Baina bere kantu herrikoiak Morokon eta  ondoko herrialdetan kantatzen eta jotzen dira.

4.      EGIZU ARTISTARI BURUZKO AIPAMEN LABURRA.
Tetuanen jaiota (1931-1998), Al-Alako  maisu handia (andalusi musika) eta bibolinjole aparta dugu. Jotzearekin batera abestu ere egiten du, bi jarduera horiek elkarrekin egitea oso zaila bada ere.Andalusi-tetuani estiloko Mawawil bere bakarko bapateko kantuak oso ezagunak dira.
Aita laudjole eta abeslaria zuen, eta ama olerkari famili batetik zetorren abeslaria. Oso gazte lauda jotzen hasi zen eta 14 urtekin Cheij Arafa orkestako partaidea zen.
Abdeslam Allouch,Malhoun (olerki-kantatua) irakasleak “erritmoa hitzen aurretik doa” irakatsi zion.
1945.urtean Tetuango Kontserbatorioko Orkresta antolatuko du eta munduari buelta emango diote bere musika zabalduz.
1982.urtean, Granadan Jose Heredia irakaslea ezagutuko du eta Tetuango musika herrikoia eta flamenkoa bateratuz , al-ala andalusi musika lortuko dute.
Bere estiloa erakutsiz mundu osoko jendea utziko du ahozabalik eta hainbat nazioarteko artistekin batera lana egingo du:Michael Neimanekin besteak beste.
Bibolinjole aparta,  Mawwala,  Inshad eta Taqsim estiloen abeslari ezinhobea, 1998.urtean hil zen gaixotasun luze baten ondorioz.

5.      KOMENTATU EZAZU IKUSI DUZUNA.

Abdessadek Chekara maisua biolina jotzen eta bere estilo bereziarekin kantatzen Morokoko musikajole ezberdinez lagunduta.
Musikajoeleek Abdessadek Chekara maisua laguntzen dute kantuarekin ere. Deigarria iruditzen zait gehienek biolina tente jarrita jotzen dutela eta ez sorbaldan ohikoan den bezala.

BILA EZAZU HORRELAKO BESTE TALDE BATEN ARGAZKIA



Egilea: Iñigo Galarreta

No hay comentarios: